BerrIKeTan

IES Ortuella BHIn hizkuntzak lantzeko arbel digital txikia / Blog del Departamento de Lenguas

Zazpi bider zazpi? 16/January/ 2008

Filed under: 3. maila, 4. maila, Euskara — Patxo Landa @

Felipe Juaristiren Zazpi bider zazpi eleberria irakurri berri dugu ikastetxeko bigarren zikloan. “Gazte literatura” etiketapean institutu gatazka, sexu harreman eta parranda giroko liburu mordoa ezagutzen dugun sasoiotan, ikasleei erakargarri gerta dakizkiekeen ezaugarriak ikusi ditugu azkoitiarraren lan honetan:

  • Gai iniziatikoaren tratamendua beste zentzu batean egin izanak arrunkeriatik ateratzen du liburua.
  • Hitanorik ez erabiltzea ulermenerako abantaila da gure eskualdeko ikasleentzat.
  • Denboraren plano bikoitza, iragana / oraina, oso argi definituta ageri da auzuneko eta herriko bizipenei lotuta.
  • Izenburua iragarle dugula, narrazioaren erritmoa bizitu egiten du zazpi proben kateaketa linealak.

1. Hau guztia esanda, egin itzazu ondorengo ariketak:Irakur ezazu Adiskidetasunaren ohoretan testua eta hurrengo baieztapenei buruzko azalpena egin:

  • “Liburua adiskidetasunaren gorazarrea da”
  • “Probak gainditu beharra da bizitza”
  •  ”Liburu guztia gehiegikeria da”

2. Nor da Felipe Juaristi? Bilatu Literaturaren Zubitegian Aipatu haren lanen batzuk.

3. Aukeratu liburuari buruzko iritzia adierazteko eta arrazoitu:

a) Ez zait batere gustatu 

b) Beste bat gehiago…

c) Oso gustura irakurri dut

4. Nor zen Frank Sinatra? Aipatu haren kanta ezagunen bat.

 

Tango Urdina 4/December/ 2007

Filed under: 4. maila, Euskara — Patxo Landa @

Aitziber Etxeberriaren Tango Urdina liburua irakurri berri duzue. Zoritxarrez hain aktualitate handiko gaia den tratu txarren inguruko istorio bat kontatzen da bertan. Bilatu eta azter itzazu Susa argitaletxearen hemerotekan liburuari egindako kritikak eta, gero, idatz ezazu 10-15 lerrotan liburuaz duzun iritzia.

libtangourdinapoltsiko.gif

 

Ipuin bat hiru hitzekin izkribatzeko… 23/January/ 2007

Filed under: 4. maila, Euskara — Patxo Landa @

Bernardo Atxagaren Ipuin bat bost minututan izkribatzeko eskolan irakurri berri dugu eta, haren bitartez, metaliteratura zer den ere jakin dugu.

Idazlan paralelo bat egin beharko duzu oraingoan: zozketan aukeratutako 4 hitzetik (patata-tortila, aulkia, adarrak, urpekaria) eta (argazkia, zuhaitza, eskailerak, herria) 3 hitz aukeratuta, ipuin bat sortu beharko duzu, haren sorketa lanaren ingurukoak kontatzen dituzun bitartean.

 

Droga mendekotasuna 18/December/ 2006

Filed under: 4. maila, Euskara — Patxo Landa @

Droga mendekotasunaren eragile nagusiak zeintzuk diren eztabaidatu ondoren, euretako bat aukeratu eta saia zaitez, zeure ikuspuntua indartuko duten arrazoi eta adibideen bitartez, zeure blogean argudio testu bat idazten.

Errepara iezaiezu, bereziki, alderdi bi hauei:

NOR eta NORK sintagmak ondo bereizi.
Ortografia arauak bete.

 

Momentos de realidad (soundtrack) 15/November/ 2006

Filed under: 3. maila, 4. maila, Lengua y literatura Castellana — Patxo Landa @

Objetivos y desarrollo:

  • Sobre tres o cuatro sonidos que te proporcionamos debéis inventar por parejas una narración sencilla y cotidiana de 20 líneas. No olvidéis la secuencia descriptiva del ambiente.
  • Debe aparecer al menos un diálogo en estilo directo siguiendo las indicaciones que vimos el año pasado. Recuerda la raya larga: ctrl+alt+ - (teclado numérico)
  • Narrador: 1ª ó 3ª persona observadora
  • Tiempo verbal de la narración: Presente. (Es más difícil de lo que imagináis).
    Recuerda el cuento “ladrón de sábado” de García Márquez
  • Copiadla en vuestros blogs
  • Habrá una lectura en voz alta con el cañon y los altavoces.

Para acompañar tu narración, elige tú los sonidos (MP3) entre los que te presentamos en la carpeta del profesor y que están sacados del CNICE (los hay ambientales y de actividades puntuales)

Importante: No estructuréis vuestra narración según los sonidos que os apetece poner. Imaginad una narración sencilla y cotidiana, y aprovechad los sonidos para enriquecerla un poco.
Ejemplo de un posible argumento: Salgo con mi perro a pasear al parque, mientras  el molesto tráfico cada vez se oye más lejos. Mi perro se detiene al oír pasar un helicoptero cerca, se asusta y viene corriendo.

SONIDOS
Ambientales: Cafetería (30 seg.),  estación de tren (58 seg.), mercado (55 seg.), carretera (50 s.), amanecer en el parque (50 s.), misterio ( 6 s. ), lluvia (35 s.), comedor de niños (59 s), ducha ( 30 s.)

Naturaleza: trueno (9 s.), mar (36 s. ), ratas ( 3 s. ), ladridos (20 s.)

Actividades: ambulancia (29 s.),  máquina de escribir (37 s.), cisterna de wáter (31 s.),  accidente de moto (8 s.), helicóptero (30 s.), uuuuy ( 30 s.), puerta chirriando (15 s.), ovación (18 s.), aspiradora (30 s.), secador de pelo ( 40 s.), ronquidos ( 8 s.),  campanadas del reloj ( 20 s.)