BerrIKeTan

IES Ortuella BHIn hizkuntzak lantzeko arbel digital txikia / Blog del Departamento de Lenguas

Ortuellan “BADAKIT” 2/June/ 2008

Filed under: Beste batzuk, Euskara — Patxo Landa @
Tags: ,

Gure Institutuan “Badakit” jokoaren finala maiatzaren 17an ospatu genuen jolasa eta euskara uztartuz.

Finalera ailegatu baino lehen, euskara klaseetan hiru edo lau kideko taldeak eratu ziren eta jokalariek galderei erantzuteko abilezia erakutsi zuten. Mailaz maila multzoak kanporatu ziren hiru talde finalistak sortu arte, eta hauek, bideokameraz grabatuta ekitaldi-aretoan jarritako proiekzio-pantaila baten bidez, ikastetxekide guztien aurrean berriro adierazi ziguten gai desberdinetan daukaten jakituria.

Normalkuntza Proiektuan agertzen diren helburuak kontuan izanik, euskarazko “tribial” honekin zuzeneko programa dibertigarria egin zen eta bide batez, klaseetan ikasitako arloak gogoratu ziren.

Hurrengora arte!!!

NORMALKUNTZA BATZORDEA

 

Hizkuntz Eskubideen Behatokia 19/February/ 2008

Filed under: Euskara — Patxo Landa @

behatokia.jpgHizkuntzaren ikuspegi soziologikoari buruzko zenbait alderdi aztertzen ari gara egunotan eta tartean euskararen normalizazioa ere ikutu dugu. Arlo honetan funtzio aipagarria du Behatokia erakunde independienteak.

  1. Aztertu www.behatokia.org orria eta azaldu erakunde hau zer den.
  2. Azaldu beronen xedea zein den.
  3. Laburtu bertan agertzen den berriren bat.
  4. Eman zeure iritzia zerbitzu honi buruz.
 

Zazpi bider zazpi? 16/January/ 2008

Filed under: 3. maila, 4. maila, Euskara — Patxo Landa @

Felipe Juaristiren Zazpi bider zazpi eleberria irakurri berri dugu ikastetxeko bigarren zikloan. “Gazte literatura” etiketapean institutu gatazka, sexu harreman eta parranda giroko liburu mordoa ezagutzen dugun sasoiotan, ikasleei erakargarri gerta dakizkiekeen ezaugarriak ikusi ditugu azkoitiarraren lan honetan:

  • Gai iniziatikoaren tratamendua beste zentzu batean egin izanak arrunkeriatik ateratzen du liburua.
  • Hitanorik ez erabiltzea ulermenerako abantaila da gure eskualdeko ikasleentzat.
  • Denboraren plano bikoitza, iragana / oraina, oso argi definituta ageri da auzuneko eta herriko bizipenei lotuta.
  • Izenburua iragarle dugula, narrazioaren erritmoa bizitu egiten du zazpi proben kateaketa linealak.

1. Hau guztia esanda, egin itzazu ondorengo ariketak:Irakur ezazu Adiskidetasunaren ohoretan testua eta hurrengo baieztapenei buruzko azalpena egin:

  • “Liburua adiskidetasunaren gorazarrea da”
  • “Probak gainditu beharra da bizitza”
  •  ”Liburu guztia gehiegikeria da”

2. Nor da Felipe Juaristi? Bilatu Literaturaren Zubitegian Aipatu haren lanen batzuk.

3. Aukeratu liburuari buruzko iritzia adierazteko eta arrazoitu:

a) Ez zait batere gustatu 

b) Beste bat gehiago…

c) Oso gustura irakurri dut

4. Nor zen Frank Sinatra? Aipatu haren kanta ezagunen bat.

 

Tango Urdina 4/December/ 2007

Filed under: 4. maila, Euskara — Patxo Landa @

Aitziber Etxeberriaren Tango Urdina liburua irakurri berri duzue. Zoritxarrez hain aktualitate handiko gaia den tratu txarren inguruko istorio bat kontatzen da bertan. Bilatu eta azter itzazu Susa argitaletxearen hemerotekan liburuari egindako kritikak eta, gero, idatz ezazu 10-15 lerrotan liburuaz duzun iritzia.

libtangourdinapoltsiko.gif

 

Abenduak 3, euskararen eguna 3/December/ 2007

Filed under: Euskara — Patxo Landa @

Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Irakur ezazu GARA egunkarian gaur datorren artikulu hau.

  1. Idatzi zeure blogerako txatal bat eta bertan zeure iritzia eta euskararekin hartzen duzun konpromisoa azaldu.