BerrIKeTan

Ortuellan “BADAKIT”

Posted by: Patxo Landa on: 2/June/ 2008

Gure Institutuan “Badakit” jokoaren finala maiatzaren 17an ospatu genuen jolasa eta euskara uztartuz.

Finalera ailegatu baino lehen, euskara klaseetan hiru edo lau kideko taldeak eratu ziren eta jokalariek galderei erantzuteko abilezia erakutsi zuten. Mailaz maila multzoak kanporatu ziren hiru talde finalistak sortu arte, eta hauek, bideokameraz grabatuta ekitaldi-aretoan jarritako proiekzio-pantaila baten bidez, ikastetxekide guztien aurrean berriro adierazi ziguten gai desberdinetan daukaten jakituria.

Normalkuntza Proiektuan agertzen diren helburuak kontuan izanik, euskarazko “tribial” honekin zuzeneko programa dibertigarria egin zen eta bide batez, klaseetan ikasitako arloak gogoratu ziren.

Hurrengora arte!!!

NORMALKUNTZA BATZORDEA

Leave a Reply

You must be logged in to post a comment.

Nor gara gu

IES Ortuella BHIko hizkuntza mintegiak sortutako blog berria duzue hau. Denetariko ariketak lantzeko arbel digital txiki honek hizkuntzen arteko loturak lortzea du helburu. Ikasleek ere euren koaderno birtuala ireki dute.

Nosotros

El Departamento de Lenguas de IES Ortuella BHI (Euskadi) ha creado este blog para coordinar las diferentes propuestas de escritura en el 2º ciclo de la ESO del curso 06/07, 07/08 y 08/09 Cada alumno y alumna gestiona, además, su propio blog (ver enlaces)

c

Bisitariak

  • 29,513 bider

Argazkiak

Cigüeña

Aguila real

Cigüeña

More Photos